Izenburua: Lur zabaletan
Idazlea: Aingeru Epaltza
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008
Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da.
Sumindua, begiak ireki ditu.
Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe. Hala segituz gero, zaldia eta mandoa eraman beharko dituzte zartagira, baina animalia horien laguntzarik gabe nekez ailegatuko dira Kaliforniara. Eta haiek Kaliforniara iristeko asmoz utzi zuten Euskal Herria eta Amerika honetara etorri.
Gazteei zuzendutako liburu honetan, euskaldun baten abenturak eta desbenturak ezagutu daitezke. Euskalerria “pobre” zenean, hemengo jendeak, egun etorkinak etortzen diren bezala, hemendik alde behar izan zuen. Liburu honek sikiera etorkinak errespetuz tratatzeko balio badie gazte horiei, ez dago batere gaizki.
Istorio bitxi bat testuinguru ez ohiko batean eta pertsonaia oso arraroak. Euskal munduari dagokionez batez ere. Batzuetan sinesgarritasun falta nabaritu izan dut (adibidez pertsonaia bat hiltzat ematen denean eta liburuak aurrera egin ahala beste pare bat alditan agertzen denean). Arrazoi nagusi horrengatik istorioa errealitatearen eta fikzioaren arteko bide ilun batean gelditzen da. Hala ere, esan beharra daukat denbora entretenituta igaro nahi baldin bada liburu hau aukerakoa dela. Baina hala ere, berriro errepikatuko dut, zerbait falta zaio erreala izateko (agian garaiari buruzko dokumentazio lan hobea edo pertsonaia desberdin batzuk).
Gazteei zuzendutako liburu honetan, euskaldun baten abenturak eta desbenturak ezagutu daitezke. Euskalerria “pobre” zenean, hemengo jendeak, egun etorkinak etortzen diren bezala, hemendik alde behar izan zuen. Liburu honek sikiera etorkinak errespetuz tratatzeko balio badie gazte horiei, ez dago batere gaizki.