Kabitu ezina

1

Izenburua: Kabitu ezina
Idazlea: Aintzane Usandizaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez… Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Baleko liburua Aintzane Usandizagaren lehena. Zortzi narraziok osatzen dute liburua eta denak dira balekoak, ez gehiago, ez gutxiago. Idazle hasiberria izango ez balitz Aintzaneri gehiago eskatuko nioke, baina hasiberria da, eta beste idazle batzuek askoz liburu okerragoekin hasi zuten euren literatur-ibilbidea.
Idazketa txukuna da Aintzanerena eta erraz eta lasai irakurtzen da liburua. Beraz, gomendatuko dut, lehenengo liburua izateagatik, batez ere.
Beraz, jarraitu behar da Aintzane Usandizaga, ea zer nolako ibilbide duen. Lehenengo liburu honek itxaropentsu egoteko arrazoiren bat eman dit, behintzat..