Izenburua: Maitasun sua
Idazlea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Alberto Campos
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2013
Ekain  mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da. Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabaki garrantzitsuena hartuko du.