Bertan Bilbo

1

Izenburua: Bertan Bilbo
Idazlea: Aitor Zuberogoitia / Pedro Zuberogoitia.
Argitaletxea: Bilboko Udala
Urtea: 2008

XX. mendean euskarak eta euskalgintzak Bilbon izan duten historia dakarkigute Aitor eta Alberto Zuberogoitia anaiek Bilboko Udalak argitaratutako liburu mardul bezain interesgarri honetan.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

Ara Bertan Bilbo! Liburu hau irakurri baino lehen ez nuen ezagutzen esamolde hori edo, hobeto esanda, ez nekien noiz erabili. Orain ikasi dut gauza edo egoera handi baten aurrean gaudenean une egokiena dela erabiltzeko. Bilbotarra izan eta ez asmatzea ere… Aitor eta Pedro Zuberogoitia idazleek oso ondo berreskuratu dute Bilboren euskararekiko jarrera bere liburuan. Erraza irakurtzeko, pasarte ezezagunak –niri behintzat- estalgabetzen ditu liburuak. Beti euskara helburu, liburua, pasaden mendean zehar ibilaldi zoragarri bat da. Ustekabeak sortzen dira. Pertsonai batzuk, ospetsuak arrazoi desberdinetik, bere “euskararen lekuan” kokatzen dituzte Bilbon Aitorrek eta Pedrok, beste dimentsio bat zabaltzen. Konparazioak ez dira agertzen orrietan. Ihes egin zuten borroka hutsetatik beste hiri edo lurraldeekin. Hau ez da txapelketa bat ea nor den euskaldunagoa eta eskertzekoa da. Argazki adierazgarriek laguntzen ditu hainbeste datu artean eta noizean behin harrituta geratu naiz pasaden mendean ze Bilbon geneukan ikustean. Aldaketa pilo bat ikus dezakegu orain gure Hirian. Azkenean, Bilbon dagoen eta zegoen euskararen indarra garbiagoa geratzen da. Gomendagarria denontzat eta beharrezkoa Bilbo maite dugun guztiontzat. Oso ona