Olivetti

1

Izenburua: Olivetti
Idazlea: Aitziber Etxeberria
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2020

Haserre dago Ingrid. Bakarrik. Ez du pozik sentitzeko arrazoi handirik. Ama, haurra zela hil zitzaion. Hamar urte baino gehiago dira, Irene, ahizpa ikusten ez duela. Aita berriki hil da.
Notarioaren bisita tramite hutsa izango dela pentsatzen du. Testamentuak, ordea, aitaren azken borondatea ez ezik amarena dakar. Beretzat esanahirik ez duen Olivetti idazmakina baten argazki zahar bat eta ulertzen ez duen aipamen bat nahikoa izango dira bere bizitza hankaz gora jartzeko.
Gurasoen iragana eta bere haurtzaroa goitik behera miatzera eramango du egoera horrek. Ikerketan egindako urrats bakoitzak amari buruz zekien guztia zalantzan jartzera bultzatuko du. Badirudi ezer ez dela uste zuena bezala.
Hainbeste urtez ezkutuan mantendu diren gertaerak argitzea bizi-erronka bilakatuko da Ingridentzat, ama ezagutzen lagunduko diona. Ezustez beteriko bide malkartsu horretan Dusty tatuatzailea izango da bere laguntzaile nagusia.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Baleko liburua Aitziber Etxeberriaren azkena. Istorioa ez da batere sinesgarria eta amaiera irekia da, bigarren zati bat egongo balitz bezala. Hortaz, gose geratzen da irakurlea.
Hala ere, lasai irakurtzen da liburua, ez naiz aspertu inoiz eta, nahiz eta istorioa ez sinetsi, nire interesak amaierara arte iraun du. Gainera, azkar irakurtzen da, zailtasunik gabe, eta erabilitako euskara oso ona izan da.
Ondorioz, nahiz eta artelana ez izan, gomendatuko dut.