Izenburua: Munstro txikiak. Frankitxoren maskota berria
Idazleak: Alaine Agirre eta Xabier Mendiguren
Ilustratzailea: Belatz
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Adina: 5-9, 10-12 urte
Bost lagun dira Munstroen Eskolako ikasleak: Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. Eta haien irakaslea AndereƱo Herminia. Guztien bizitzak eta komeriak ezagutu ahalko dituzu orain Munstro Txikien istorioak irakurriz. Sorgintxok arazo bat dauka. Sorgin batengan espero denaren kontra, ez da gaiztoa, ez maltzurra, ez ankerra. Hori dela-eta, behar bezain okerra izan dadin saiatuko dira bai eskolan, bai eskolatik kanpo, baina sorgin traketsa izaten jarraituko du, sentibera eta maitagarria; hala ere, txarretan txarrena da gixajoki bat egingo duela lagunaā¦