Izenburua: Txoriak etortzen ez diren lekua
Idazlea: Alaine Agirre
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2017
Lehenengo poema-liburua dakar Alaine Agirrek, eta hemen ere nobeletan ezagun egin duten ezaugarriak ikus litezke: hizkuntza eder eta adierazkor baten bilaketa, erritmoaren sena, sentimenduen agerpen gordina, emozioen intentsitatea…
Oraingoan, gainera, gai minbera bat da landutakoa: ospitale psikiatriko bateko egonaldia, hango arau, giltza, ordutegi, ohitura, zaindari eta bezero bereziekin. Dramatismorako ematen duten istorioak, baina umore ukitu batekin poema bihurtuak.