Kamisoi zuri zetazkoa

1

Izenburua: Kamisoi zuri zetazkoa
Idazlea: Alaine Agirre
Ilustratzailea: Sara Morante
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak.
“Gominola pila bat ekarri zigun. Ez genuela ezer esango agindu genion. Azukrez bustitako gozo bat sartu nuen ahoan eta hotzikara eragin zidan: hain zen dultzea. Nire ohean eseri zen. Izkinan. Beste monitore guztiak festa egiten ari zirela esan zigun. Zehatzak izateko, edaten ari dira, esan zigun. Umeak dira, ondoren. Eta irribarre zabala erakutsi zidan. Gominolaren azukrea okerreko eztarritik joan zitzaidan. Eztul egin nuen. Gorritu egin nintzen. Handiegi neukan kamisoiaren tirantea erori zitzaidan. Polita zaude, esan zidan. Kamisoi horrekin”.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu ederra Alaine Agirreren hau, bai testuagatik bai irudiengatik. Oso argitalpen zaindua da, tapa gogorra eta guzti.
Neska lotsati bati udako kanpamentu batean gertatutakoa kontatzen digu Alainek, protagonistaren hitzetan. Oso laburra da liburua eta ordu erdian edo amaitu dut irakurketa, baina gozagarriak izan dira irakurketa labur hori eta marrazki ederrak begiratzea.
Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, artelana dena liburua baino gehiago.