Veleia afera

3

Izenburua: Veleia afera
Idazlea: Alberto Barandiaran
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu… Arkeologia, epigrafia, filologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra, egia izatekotan Euskal Herriko (eta are Europa mendebaldeko) aurkikuntza arkeologiko sekulakoa izango liratekeen ostraka eztabaidagarri horiei buruz. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan.

Subscribe
Notify of
guest
3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Zarautz

Antton Erkizia, nik liburu honi buruz esango nukeen guztia eta esango nukeen horixe esan duzu zuk, zoragarri azaldu duzu gainera.

Lesaka 30.1

Argitara atera orduko “jan” nuen Alberto Barandiaranen liburua, Iruña-Veleia aferari jarraipen hurbila egin diodalako azlen bizpahiru urteotan, interesaz eta pasioz.
Lan polita askoa da liburua. Aferaren “argazkia”, nahikoa eta egokia, afera nahasi, gori-gori eta askidaino korapilatu batentzat; kronika periodisko freskoa, laburpen ona , mamia ederki esplikatua, euskara txukun eta ulergarrian (nahiz eta ez izan erraza batere, gaia bera aski teknikoa eta batipat aski lardatsa delako).
Aferaren helarazpen ona, BAINAN…
Iruña-Veleian azaldutako ostraketako idazkunak (euskarazkoak, latinezkoa, figurak…) 1/.batzurentzat egiazkoak dira edo egiazkoak izan daitezke; 2/ bertze batzurentzat –aditu ospetsuenak barne—faltsuak dira idazkunak eta agian espreski egin berriak.
Barandiaranen liburu honek biltzen ditu batzuren eta bertzeren iritziak eta txostenak; bai, biltzen ditu. Baina ez dute “tratu” berdina hartzen 1ak eta 2ak . Eta autoreak berak aitortu izan du: “ez dute pisu berdina (karga berdina, balore berdina); pisu (zientifiko) haundiago dute faltsuak direla diotenek” Harats errana.
Eta hala ageri dira “argazkian”: batzuk lehen lerroan eta bertzeak atzerago, franko atzerago.
Beraz, irakurle: jakin nahi bazenu zer atera zen Iruña-Veleian eta zertan datzan gatazka eta nondik, irakur ezazu liburua. Irakurri, informazioa jaso, hausnartu…eta ez sinistu, ez bai dago garbi (oraindik) zein den egia edo egiak, nahiz eta autoreak bere behatzez erakutsi nahi dizun noruntz begiratu (hau izaki liburuaren akatsarik haundiena !!). Nire idurikoz.

Eibar 101.1

Gaia interesatzen zitzaidan, baina uste dut idazleak ez duela afera jorratzeko asmoan asmatu. Era errazena hautatu du, kronologikoki, eta azkenik nahastetsua gertatu zait