Film zaharren kluba

4

Izenburua: Film zaharren kluba
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Leire Asiain eszedentzian dago Foruzaingotik, baina bere ahizparen eskariz ikerketa xume bat egitea onartuko du: adulterio baten frogak eskuratzea. Kasu arrunta da, eta erraz lortuko du argitzea, baina Asiainek susmoa du beste zerbait egon daitekeela atzean, dena errazegia izan delakoan, eta bat-batean, gauzak konplikatzen hasiko dira, aurrez asmatu ezin daitekeen moduan. Ladron Aranaren thriller bikain horietako bat, maisuki asmatu eta ebatzia.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
4 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.2

Sano gustatu zait Alberto Ladronen eleberria. Irakurtzen dudan lehenengoa, baina ez azkena. Oso dut gustuko genero beltza, eta horrelakoak euskaraz irakurtzea gozamen hutsa da. Segi bizkor, Alberto!

Eibar 101.1

Bai! Berriz ere egin du. Berriz ere lortu du Alberto Ladronek bere istorioan ni murgilaraztea eta di-da batean liburua irenstea, eta hori gainera protagonista ikerlaria ez dudanean gogoko. Elkarrizketa arinak josten euskaraz ez dago bera baino idazle maixuagorik. Ojala horrelako beste askorik baleude.

Roberto

Gaur ordu batzuk besterik ez dut lo egin. Goizaldeko ordubiak arte egon naiz esna nobela honen azken kapituluak utzi ezinik. Onartuko dut Ladronen azkena ez zitzaidala aurrekoak bezainbeste gustatu, eta Klub hau hastean ez nengoen oso seguru zer aurkituko nuen… oker nengoen. Oso oker. Lehen kapitulua irentsi egin nuen, maltratadore horren erretratuak hotzikara eman zidan, eta hortik aurrera ez nuen atsedenik hartu. Nobela honek abisu bat eduki beharko luke: kontuz, adiktiboa izan daiteke.
Liburuaren zatirik handiena elkarrizketak dira, eta horrek izugarri errazten du irakurketa, orrialdeak sentitu gabe pasatzen dira. Pertsonaiak oso ondo eginda daude, eta benetakoak dirudite. Gehienak emakumeak dira, gainera. Baina sorpresak dira benetako protagonistak, zerbait segurutzat jotzen duzunean, tak! tramak beste buelta bat eman eta begiak arranpalo gelditzen zara. Amaiera ezustekoa eta zirraragarria da, itxaropen puntu batekin gainera.
Ez dakit zeren zain degoen ETB Leire Asiainen serie bat egiteko, mundiala litzateke gure detektiberik onena pantailan ikustea.

Bilbo 54.3

Berriro gozatu egin dut Alberto Ladronen liburua batekin. Iazko liburuak ez ninduen guztiz asebete, baina aurtengoak berreskuratu ditu Albertoren dohain guztiak. Egun batean irentsi dut eleberria, liburua utzi ezinik. Euskal literaturan thriller generoa idazleen gutxiengo baten generoa da eta idazle horien artean Alberto Ladron nagusitzen da, maisu baten gisara. Bere liburu ia guztiak perfektuak dira genero horren ikuspuntutik eta azken hau ez da izan desberdina. Idazketa arina eta txukuna duen liburu honek irakurlea harrapatzen du guztiz eta ez du jaregin amaierara arte.
Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau, Alberto Ladronen ia guztiak bezala, baita ezinbestekoa ere, thriller generoaren zaleentzat.