Mendekuaren hazia

4

Izenburua: Mendekuaren hazia
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

Andoni Isok bere andregaia akabatu zuen Donostian, anker eta hotz, baina Ertzaintzak ezin izan zuen haren aurkako frogarik topatu. Handik urte batzuetara, berriz, beste emakume bat hil eta desagerrarazi duela dirudi, Nafarroan, baina neskaren gorpurik ez da inon ageri, eta hilotzik ezean ezin hilketarik egotzi. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea jo eta su saiatuko da, bere talde osoarekin, kasua argitzen eta Isoren akatsen bat harrapatzen, baina, susmoak eta arrastoak pilatu arren, ikerketak aurrera egin ahala, misterioa argitu ordez, mataza nahasia are gehiago loditzen eta korapilatzen doa. Asiain inspektorearen kasu berri bat, misteriozko eleberrien maisuaren eskutik

Subscribe
Notify of
guest

4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Alegia-41.5

Engantxatzen zaituen misteriozko nobela, oso irakurterraza.

Roberto

“Film zaharren kluba” Ladronen onena iruditu zitzaidan, baina hau seguruenik are hobea da. Horrekin dena esanda dago.
Errazionatu egin nituen kapituluak, bestela bi egunetan amaituko nuen nobela. Pertsonaiak, dialogoak, deskripzioak… eta batez ere, suspentsea, aurrera jarraitzera behartzen zaituen istorio interesgarri eta miresgarria, sorpresaz eta jira-bueltaz betea. Eta genero honetan zailena iruditzen zaidana, egileak primeran ihes egiten dio telefilmen edo nobelatxoen doinu kutre horri.
Egilea ezagututa, amaiera nondik joko zuen igartzen saiatu nintzen, badakidalako ezer ez dela dirudiena bere nobeletan, baina kolpea heldu zenean, zur eta lur gelditu nintzen.

Errekonozimenduaz hitz egiten du hemengo irakurle batek. Egia da Euskal Literaturaren stablishmentak ez diola merezimendurik eman Ladroni. Hala ere, arestian irakurri nuen Ladron dela liburu gehien saltzen duen euskal idazlea. Horrek esan nahi du irakurleok ez garela tontoak.

Euskal literaturaren behi sakratuak ospe zaharretik biziko dira, baina gaur egun internet eta ahoz ahokoa da funtzionatzen duena, ez komunikabideetako adiskideen kritikak. Ladronek errekonozimendurik onena du: irakurleonoa.

Eibar 101.1

Alberto Ladron Aranak berriz ere egin du! Eta gainera nire irudiko aurrekoak baino oraindik ere kalitate handiagoko nobela thrillertsuagoa atera zaio.
Egia esan, ez dut bera baino idazle trebeagorik ezagutzen elkarrizketak naturaltasunez josten eta berak nahi duen puntuetara eramaten istorioaren zerbitzura.
Asiain inspektorearen ikerketari jarraituz, batzuetan idazleak nahita desbideratua, liburu hau irentsi egiten da, eta amaieran misterioa askatzen baduzu harro sentituko zara.
Beste hizkuntza batean idatziko balu, bestseller-a litzateke zalantzarik gabe, eta gaztelaniaz inoiz irakurri ditudan bestseller txar horiei (‘La Reina Roja’ren estilokoak) mila buelta ematen dizkie.
Bere moduko idazle gehiago balego, euskarak irakurle gehiago izango lituzte. Noizko errekonozimendu edo sari potolo bat Alberto Ladron Aranarentzat? Justizia.

Bilbo 54.3

Beste behin gozatu egin dut Alberto Ladronen liburu batekin. Egun batean irakurri dut eleberria, liburua utzi ezinik. Beti esan dut Alberto Ladron maisu bat dela thriller generoan eta berriro erakutsi du hori.
Idazketa arina eta txukuna da, beti bezala, eta irakurlea harrapatzen du guztiz liburu honek eta ezinezkoa da liburua utzi amaierara arte.
Albertok Leire Asiain inspektorea, eta orain detektibe pribatua, erabili du berriro ere liburu bikain bat egiteko. Bi neskaren hilketari buruzkoa da argumentua eta, genero honetako liburu bikainetan gertatzen den bezala, ezer ez da hasieran zirudien bezalakoa. Azken orriraino heldu behar egia jakiteko.
Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau, Alberto Ladronen ia guztiak bezala, eta thriller generoaren zaleentzat ezinbestekoa.
Ea hurrengoa laster argitaratzen duen!