Izenburua: Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria
Idazlea: Alex Gurrutxaga
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2020
Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenean, Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko gonbita bat. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita eta, aldi berean, oparia, Xabier Lete eta haren poesia maite dutenentzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.
Asko gustatu zait obraren egitura (atal laburrak), idazkera (jasoa eta, aldi berean, bizi-bizia) eta Leteren inguruko xehetasun berrien sorta (haren lan argitaragabeetan arakatzeko izan duen aukerari esker). Plagioaren kontua, bestalde, dotorezia handiz burutu du, eta klabe egokiak emanez. Oso zabala den gai bat ederki bildu du.