Itsu kolpeka

2

Izenburua: Itsu kolpeka
Idazlea: Alfontso Gartziandia
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2019

Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz gozatu zuen azken garaipena. Ikerlari izan nahi luke, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen du bizimodua, ikertzaile azpikontratatu baten morroi gisa, aitak maiz leporatzen dizkionak saihesten saiatzen den bitartean.
Nadiari gaztaroa lapurtu zioten, bere jaioterrian bertan aurrenik, bizitza berri baten bila ihesbide zuen urruneko lurralde batean gero. Partida pobrea jokatzeko karta eskasak banatu dizkio bizitzak, eta, jakina denez, zaila da karta eskasekin jokaldi onik egitea…
Iruñeko kale aberatsetan eta aldiri ez hain dotoreetan, astebeteko tartean, Urkori egindako enkargu bereziak eragingo duen xake-partida tragiko bat jokatuko da, eta biak, Urko eta Nadia, izanen dira, aldi berean, jokalari eta pieza. Eta, xakean, bizitzan bezala, ezin-bestekoa da aukera egitea…

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Genero beltz klasikoen ildotik idazten du Alfonso Gartziandiak, ohi bezala ikertzaile galtzaile bat protagonista, baina oraingoan Iruñealdean kokatzen du istorioa. Ahalegina eskertzen da. Hala ere, Alberto Ladron Aranaren liburuek askogatik irabazten diote. Protagonista diruz larri dabil, eta hala ere nola demontre konpontzen da egunero kalean gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko? Eta zergatik da hain inportantea jakitea zer jan eta edaten duen? Ez dut ulertu obsesio hori.

Bilbo 54.3

Idazle berri bat, Alfontso Gartziandia, agertu da euskal narratibagintzan, liburu interesgarri honekin. Thriller generokoa da eleberri hau eta generoaren ezaugarri guztiak dauzka: erritmo bizia, istorio biraketak eta amaiera ustekabekoa.
Ikerlari afizionatu bat kasu ezdeus batez arduratuko da eta bat-batean hilketa bat ikertzen aurkituko du bere burua.
Oso ondo idatzita dago liburua eta eta inoiz ez da galtzen interesa amaiaerara arte.
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau, eta espero dut ez izatea hau Alfontso Gartziandiaren liburu bakarra.
Beraz, hurrengoaren zain!