Izenburua: Isiltasunaren ildoetan
Idazlea: Amaia Iturbide
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2021
Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait. Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar.