Haize-lekuak

1

Izenburua: Haize-lekuak
Idazlea: Amaia Telleria
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2020

Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.
Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat.
Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.
Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Baleko liburua Amaia Telleriaren lehenengo hau. Idiazabalgo baserri bateko neska bat Altsasuko etxe batera joan zen neskame, gerra zibilaren garaian. Gerra zibilaren garaian girotuta dago eleberria, beraz, nahiz eta gerra urruneko gauza bat bezala agertu eleberrian.
Neska euskalduna daMikela protagonista, baina neskame dagoen etxekoak guztiz erdaldunak dira, baita eskolako mojak ere. Orduan, idazleak niretzako aukerarik txarrena haru du, hots, erdaldunek gaztelaniaz aritzea liburuan zehar, Iparraldeko irakurleei traba handiak jarriz horrela. Alta, erabiltzen duen euskara ederra da, landa eremuko hitz batzuk tartekatuz, baina gaztelaniak asko itsusten du kontakizuna.
Liburua ez da, inola ere ez, txarra, baina batzuetan aspertu naiz, erritmoa motela delako. Dena den, lehenengoa izanik, konfiantza-boto bat eman behar zaio Amaia Telleriari.
Beraz, gomendatuko dut da liburu hau, bigarrenaren esperoan.