Ez dakit zertaz ari zaren

1

Izenburua: Ez dakit zertaz ari zaren
Idazlea: Ana Malagon
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria… Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Normalean ez zait gustatzen ipuinak irakurtzea, eleberriak nahiago ditut; zenbat eta potoloagoak izan, hobe. Gehiago kostatzen zait ipuinak irakurtzea; izan ere, bat amaitzen duzunean, orokorrean oso orrialde gutxikoa, beste bat hasi behar duzu, eta horrek ahalegina eskatzen du, beste istorio bat baita, beste argumentu bat, eta aurkitu behar dituzun beste pertsonaia batzuk.

Liburu honekin hori gertatu zait, hamabost ipuin ezberdin. Gogoko nuen batetik ateratzen nintzen, eta beste batean sartu behar nuen.

Gehien gustatu zaizkidanak hauek izan dira: ‘Axola behar zaio, baina bere neurrian’, ‘Ezaguna egiten zait, baina ez dut ezagutzen’ eta ‘Klaustroa’. Lehena, bere originaltasunagatik. Oso bitxia iruditzen zait kezkatuta egotea eta zure AAA nor den galdetzea eta erantzunkizun hori saihestea.

Bigarrena nabarmenduko nuke; izan ere, gaia tristea bada ere, heriotza modu delikatuan tratatzen du idazleak, baita umore ukitu batekin ere.

    Azkena “klaustroak” modu berezian deskribatzen du irakasleen eskola-bizitza. Nahiko ironikoa da, banan-banan desagertzen baitira. Urlia non dagoen, Berendia non dagoen eta bost irakasle non dauden galdetzen du narratzaileak. Azkenean, ia detektibe-ipuin bihurtu zen.

   Bere irakurketak askorik konbentzitu ez banau ere, irakurtzea merezi duela uste dut, bere irakurketa ez baita konplikatua, hiztegia aberatsa eta zabala da eta ipuin bakoitzak berezko ezaugarriak ditu, estilo ezberdina.