Izenburua: Etxe berdea
Idazlea: Andoni Agirrezabala
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
2005eko urriaren 29an gertatutakoa tragikoa izan zen. Hildakoak, tartean. Poliziak herriko bazterrak nahastu zituen. Kasua ere itxi zuen segituan, baina sakon aztertu gabe. Azalekoari eutsi zion, begien bistakoa zirudien horri, eta alde egin zuen. Ez, ordea, aguazilak. Zorigaiztoko gertaera uneoro zuen ate joka. Susmo txarra hartuta, bere kabuz abiatu zuen ikerketa. Amaitu zuenean, karpeta batean gorde zituen dokumentuak, udaletxeko bere mahaiko kaxoian. Bertan topatu berri dituzu, irakurle, bizilagunen testigantza batzuk, aguazilarenak ere barne. Herriko Etxe berdean gertatu zena argitu al zuen? Eta zuk, zer egingo duzu informazio horrekin? «Ez dakit nondik hasi hau idazten. Ez dakit honetan sartzea ideia ona izango ote den, ezta sinetsiko duzun ere. Baina saiatuko naiz. Saiatu behar dut, errezelo txarrak hartzen hasita nago eta…».
Andoni Agirrezabala agertu berri da euskal literaturan eta ezin dut esan arrakastatsua izan denik agerpen hori. Izan ere, oso liburu arraro batekin egin du agerpena. Gertaera tragiko bat gertatu da herri batean eta agoazilak hartzen du hori ikertzeko ardura, poliziak azkar itxi zuelako kasua.
Liburuaren amaierara arte ez digu jakinarazten Andonik zein zen gertaera tragiko hori eta ez dakit ona izan den aukera hori. Bestalde, liburuaren egitura kaotikoa iruditu zait. Argumentua lekukoen txostenetan oinarritzea guztiz okerra iruditu zait. Interesa oso azkar joan zait eta asko kostatu zait laburra den liburu hau amaitzea, irakurketa berrekiteko nagikeriagatik.
Ondorioz, ezin dut gomendatu Andoni Agirrezabalaren liburua. Ea hurregoa!