Karanbola toxikoak

3

Izenburua: Karanbola toxikoak
Idazlea: Andoni Urzelai
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2015

Irribarre gaizto bat eragingo dizute Andoni Urzelairen kontakizunek. Pentsatu bai, baina normalean egiten ez diren gauzak egiteko gai dira-eta istorio hauetako protagonistak: idazlea, itzultzailea, psikoanalista, tabernaria, itsua, ertzaina edo hoteleko langilea izan, berdin da, denek badute motiborik konforme ez egoteko.

Inor ez da perfektua, esaera komikoa da; baina batzuk badira, gainera, harreman toxikoak sortzen bereziki trebeak. Nahastuko dute hurkoa zeregin zail edo arriskugarriren batean, berotuko diote gogoa, edo aztoratuko, edo baldintzatuko bizimodua… Eta sare bihurri horretan harrapaturik geratu denari kosta egingo zaio asmatzea ihes egiteko garaia iritsi ote den, honezkero berandu ez bada.

Subscribe
Notify of
guest
3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Espektatibarik gabe, ez nuen espero horren liburu ona izatea. Gustu onarekin eta dotore idatzita dago. Pertsonaiak politikoki ez zuzenak dira, eta idazleak gizarte kolektiboaren mediokritatea gogor jotzen du haien bitartez. Gizakion alde ilunenak argiztatzen ditu. Pertsonaiak euren artean zeharka lotuta daude eta puzzlea eraiki behar da. Horregatik jarraian irakurri behar den liburua da, bestela kapituluz kapitulu haria galtzeko arriskua dago.

Bilbo 54.3

Aspertu egin naiz Andoni Urzelairen liburu honekin. Hamazazpi ipuinez osatuta dago eta horietan guztietan nahastu egiten dira hainbat pertsonaia, agertzen eta desagertzen direnak. Horregatik batzuetan kostatu egin zait gogoratzea nor zen pertsonaia bat eta noiz agertu zen lehenago. Ondorioz, ez dut gozatu ipuin bat ere irakurtzen eta pixka bat kostatu zait amaitzea liburua, hori berriro hartzeko nagikeria sortzen zitzaidalako.
Idazketaren aldetik ez dut ezer aurpegiratzeko, era duinean idatzita baitago, baina ipuinen argumentua aukeratzean idazleak huts egin duela iruditu zait. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau.
Ea hurrengoan!!

andoni

Kaixo danori, Andoni naiz, ‘Karanbola toxikoak’ iburuaren egilea. Jakizue ezelako iruzkin edo komentariorik egiten badiozue, hemen bertotik erantzun ahal izango dizuedala.