Ametsen trafikatzailea

1

Izenburua: Ametsen trafikatzailea
Idazlea: Andoni Urzelai
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022

Nork bere eroa bizi du, eta batzuetan nor bere eroakgobernatzen duela ere esan daiteke, Jon Andoni Bilbao eleberri honetako protagonistari gertatzen zaion bezala. Naturaren kapritxoz burutik elbarri jaioa –nahasia du nortasuna–, patuaren tirania du etsai txikitatik; nerabe tonto harro bat bihurtu bezain laster, berriz, irabazteko jaioa den erabateko konbentzimendua garatu du bere izaterik ankerrenak. Besteen ahuleziak ezagutu eta menderatzeko asmoz, psikologia ikasketak egin eta etorkizuneko almanaketan bere izena letra larriz idaztea du amets jada Etxanoz Doktore bihurtutakoak. Bere anbizioak gauzatzeko abagunea ustekabean egindako aurkikuntza zientifiko batek emango dio: sekula asmatutako nootropikorik indartsuenak.

Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda-zuloak ezagutzera eramango dituena.

Eldarnio bat bizitzeko gonbidapena da liburu hau; sukaramets batek eragindako istorio haluzinagarria.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu arraroa Andoni Urzelairen azkena. Genero distopikokoa da eleberria: ametsak sor ditzakeen botika bat erabiltzen duen mediku bat da protagonista, gizartea gorrotatzen duen eta handiustea den medikua, hain zuzen. Handik aurrera ez dut tutik ere ulertu, guztiz galdu dut haria eta asko aspertu naiz. Nire helburu bakarra, gozatu ezean, amaierara heltzea izan da. Eta heldu naiz.
Idazketa ere astuna izan da, elkarrizketa gutxirekin eta paragrafo luzeekin. Beraz, nekosoa izan da irakurketa.
Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!