Poema liburu bat –irakurtzeko jarraibideak–

0

Izenburua: Poema liburu bat –irakurtzeko jarraibideak
Idazlea: Angel Erro
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
2021ko Blas de Otero – Ángela Figuera XIV. poesia saria

Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik.  Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea, menturaz beheko adibide ho­netan bezala:

Argazki honetan ama haurra zen, begira
zein babesgabe dirudien,
orain bezala, zein beldur, ez dakiela
bizitzak nora eramanen duen,
nork besarkatuko.
Nik nahiko nuke lasaitu, esan,
ez dadila beldur (eskutik heldu),
ezagutzen dudala haren etorkizuna,
non ni ari natzaion itxaroten

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments