Paper-festa

1

Izenburua: Paper-festa
Idazlea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

Minimalia ipuin, kontakizun eta istorio laburrez osatutako liburu bat da. Narraziootan, bizitza kontatzeaz gainera, kontatzen da literaturaren abentura ere. Bizitza eta idazkuntza txanpon beraren aurka eta infrentzua baitira, Minimialian txanponaren alde biak ageri dira bat eginda, noiz harmonia onean, noiz harmonia liskartsuan, baina inoiz ez bakoitza bere aldetik bizi diren testu gisa, besteekin batera baizik, elkar osatuz eta elkarri lagunduz, liburua testuen elkarren arteko ehunduraren baten emaitza baita, hainbat narrazioz osatutako narrazio bakarra, eta ez hainbat testuren pilaketa soila.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Anjel Lertxundik narrazio laburretako liburua ekarri berri digu eta, nahiz eta bere eskua nabarmena izan denbora guztian, ez du niregana heltzea lortu, bere narratibak beti egin duen bezala. Luze egin zait liburua eta narrazio gutxirekin gozatu dut. Ez naiz aspertzera heldu, egia da, baina narrazio gehienak era hotzean irakurri ditut. Beraz, irakurri behar da liburu hau Lertxundirena delako bakarrik, baina ez gozagarria delako.