Horma

1

Izenburua: Horma
Idazlea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2017

Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.

Semea amari mintzo zaio, jakinagatik ere amak ezin diola erantzun:
«Zergatik haserretzen zen aita zurekin, zer zegoen zuen konpon ezinaren atzean?, eta ez nuke bide horretatik segitu nahi, baina nik ez nuen zuen kodea ondo ulertzen eta galduta nengoen. Ulertu egin behar nuen ikusten nuena, itzuli egin behar nuen nire ume-kodearen arabera».
«Ni eta nire doblea, ni eta Fidel ari gara narratzailearen ahotik: ahots bat bitan banatua modu aleatorioan, kontakizunari bizitasuna ematea beste helbururik gabe. Bada, talaia bakar bat aski ez eta bi hautatu nituen kontakizun honi ekiteko orduan: ahots baten ordez bi, nire buruaren defentsan».
«Bada, ordea, horrek baino gehiago kezkatzen nauen zerbait: […] nire bizitzan halako garrantzia duten pertsonek ezin didate didazue? erantzun. Aitak, hil zelako; Martak, ez duelako ezer jakin nahi nirekin; zuk, ama, adimena gero eta gehiago ari zaizulako laburtzen. Hirutatik bakar batek ere ez didazue esango: Errespetu pixka bat!
»Beste gauza askoren artean, beldurra ere ematen du idazteak».

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

“Zu” liburu hunkigarria argitaratu ondoren, berriro agertu zaigu Anjel Lertxundi beste liburu batekin. Kasu honetan itzultzailea da narratzailea, eta ez du ematen bere senideren bat sufritzen ari denik liburuan azaltzen den gaixotasuna (Alzhemierrra), aurrekoan gertatu zen bezala. Hala ere, oso ondo azaltzen dizkigu gaixotasun horren nondik norakoak.
Idazkera, Lertxundirengan normala denez, oso dotore eta jasoa da eta, alde horretatik, gozagarria izan da irakurketa. Argumetuaren aldetik, ordea, ezin dut gauza bera esan. Izan ere, askotan aspertu naiz narratzailearen amarekiko eta bikotekidearekiko harremanekin, aurrerapenik ikusten ez nuelako kontakizunean.
Beraz, ezin diot liburu hau gomendatu denbora-pasa moduan liburu bat nahi duenari, bai ordea literatura jasoa nahi duenari.