Gilles de Rais

2

Izenburua: Gilles de Rais
Idazlea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2020

Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Anjel Lertxundiren obra txiki bat, antzerkiaren munduan kokatuta antzerki formato batean, berez antzerki obra bat izan zitekeena.
Gustuz idatzita dago, baina “Otto Pette”n liluratzen gintuen estilo aberats horrek hemen ez du funtzionatzen, ziur aski Karlistaden mundua gertuago eta euskaldunagoa zaigulako, eta ez da sinesgarria gerra gizon horiek hitz jario ederrik izango zutenik, ezta ere antzerki emanaldiekin disfrutatuko zutenik. Ildo horretatik, protagonistaren kezka artistikoak gerra kontestu batean artifizialegiak dira eta narrazioan gertatu behar zuenak ez dit interes gehiegirik piztu.

Bilbo 54.3

1995ean Anjel Lertxundik ‘Piztiaren izena’ narrazio-liburua argitaratu zuen. Bertan “Gilles de Rais” izenburuko narrazioa agertu zen. Hogeita bost urte pasa eta gero Gilles de Rais berriro agertu zaigu, eleberri labur gisa.
Nahiz eta istorio orokorra berdina izan, ñabardura batzuek desberdintzen dituzte bi idazlanak.
Bi militar karlistak antzerkilari frantses baten bila joan ziren antzerki-lan bat prestatu eta soldaduen artean hainbat aldiz antzezteko.
Azkar irakurtzen da liburua eta Lertxundiren euskara, beti bezala, gozagarria da, baina ez nau harrapatu istorioak (ez dut gogoratzen 1995ean harrapatu ninduen ala ez, ‘Piztiaren izena’ erosi eta irakurri nuelako) eta, batzutan, aspertu naiz.
Beraz, gomendatu egin behar da Lertxundi delako idazlea, baina bakarrik gomendatu nieke ‘Piztiaren izena’ irakurri ez dutenei. Ez dut uste merezi duenik bi liburuak erosi eta irakurtzea, nik egin dudan bezala.