Donostian elefanteak ikusi zirenekoa

0

Izenburua: Donostian elefanteak ikusi zirenekoa
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2020
Adina: 8-12 urte

Alkateak minez lehertu beharrean zeukan burua. Bulegoko leihoa ireki eta bertako terrazara irten zen. Alkateak ezin zuen sinetsi begien bistan zeukana: Alderdi Eder, hiriko parkerik ederrenetako bat, neurri, mota eta piura guztietako elefantez beterik zegoen.
Begiak igurtzi zituen. Ikusi berri zituenak elefanteak ziren, ez zeukan inolako zalantzarik. Alkatea ez zegoen edanda, oso pertsona serioa zen, gutxitan tronpatzen zen, osasun ona zeukan. Orduan? Zer gertatzen ari zen bere kargu zeukan hiri maitean?

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments