Munduari itzulia 18 ipuinetan

1

Izenburua: Munduari itzulia 18 ipuinetan
Idazlea: Antton Irusta
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Izenburuak dioen bezala, liburu hau ipuinez osatuta dago. Baina ipuinez bakarrik ez. Mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak ezagutzeko aukera ere ematen du. Non eta nola bizi diren esango digute, eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digu. Hemezortzi haur, hemezortzi lurralde eta hemezortzi ipuin. Aipatzekoa da liburu honetan ilustratzaileak egin duen lana ere. Ipuin bakoitzari marrazki bat egin dio, eta trebetasun handiz egin ere. Antton Irustak eta Enrique Morentek tandemean lan egiten dute, ilusioz beterik. Liburu hauxe da bien azkeneko lanaren emaitza.

 

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Soraluze 46.1

Etxeko txikiek mundua ezagutzeko liburu egokia da Antton Irustaren hau. Kultura eta txoko ezberdinetako neska mutilek bere burua aurkeztu ostean beraien herriko ipuin bat kontatzen dute. Irakurzaletasuna pizteko oso egokia.