Izenburua: Lehenengo musuaren zain
Idazlea: Antton Kazabon
Ilustratzailea: Alex Orbe
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Adina: 10-12 urte
Aimar bizi den etxe-blokea bizi-bizia da. Bizilagun gutxi izan arren, beti daukate saltsaren bat. Aimar askotan arduratzen da Maria eta Junkal alabaren katua zaintzeaz, eta ordainetan, gainera, azken boladan, diru pixka bat ere ematen diote. Gazte koadrila bat ere bizi da bertan, musika toperaino jarrita, bizilagunak batzuetan aztoratzen dituztenak. Jaione eta Leire bikote dira, eta aurki ekarriko dute umetxo bat Txinatik. Mikel eta ArgiĂąe neba-arrebak ere Aimarren egunerokoan oso presente daude, Mikelek askotan burla egiten diolako, eta Aimarren amak ArgiĂąe begi onez ikusten ez duelako. Edozein modutan, Aimarrek, azken boladan, bizilagun batekiko interes berezia du: Uxue. Eta beregana hurbiltzeko, Emilio katua oso lagungarri izango zaio.