Nire musika-kutxa

1

Izenburua: Nire musika-kutxa
Idazlea: Antton Kazabon
Ilustratzailea: Paul Caballero
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2024
Gomendatutako adina: 7-10 urte

Denok izaten dugu txikitan jostailuren bat besteak baino gehiago gustatzen zaiguna, beste guztien gainetik dagoena, beste guztien gainetik maite duguna. Ez al da horrela? Bada beste zerbait, ordea, gehien-gehien maite dugun jostailu horren gainetik dagoena. Munduko jostailu guztiak baino gehiago maite duguna. Izan ere, guk jostailuak besarka ditzakegu, baina jostailuek badakite gu besarkatzen?

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
47.2

Narrazio honek 4 protagonista dauzka: 3 urteko umea, gurasoak eta musika-kutxa, haurraren jostailurik begikoena. Jostailuak badu ezaugarri bat aukera eman diona idazleari topikoak hausteko, zorionez. Beste alde positibo bat, besarkaden aldarrikapena, nolabait esateko. Eta gurasoen lan egiteko modua ere gaur egun ohikoa da. Hemen ez dago tradwives delakorik. Eta beste alde on bat: zerbait puskatzen bada, konpondu. Ez segituan zakarretara berria erosteko.
Hizkuntzaz pare bat kontu. Ulertzen erraza, baina landua. Ematen du hitz guztiak daudela toki egokian. Eta kezka bat, agian nire ezjakintasuna da. Alegia, literaturak ba al du barne-arauren bat zilegi egiten duena 3 urteko haur baten ahotan jartzeko 100 liburu baino gehiago idatzi dituen idazle zaildu baten espresabide, gramatika eta sintaxia? Ze hori gertatzen da, ari zaizu 3 urteko umea lehen personan hizketan idazlearen hizkera borobil horrekin, eta diozu: horrela hitz egiten dute 3 urteko haurrek? Agian ni nago erratua, eta hori bidezkoa da haur literaturan. Besterik ez. Liburu gomendagarria, hasieran aipatutako alderdi onak tarteko.