Izenburua: Elbira Zipitria andereñoa
Idazlea: Antton Kazabon
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2024
Gomendatutako adina: 6-9 urte
Elbira Zumaian jaio zen aspaldi-aspaldi, 1906an. Baina, aitaren lanarengatik, Donostiara joan zen bizitzera oso gazte zelarik gurasoekin eta bere bi anai-arrebekin. Alde Zaharreko Fermin Calbeton kaleko 26an zuten etxea.Irakasle ikasketak egin, eta 22 urterekin lanean hasi zen, Koruko Andre Mariaren ikastetxean. Berrehun bat neskamutil zebiltzan bertan eta denak euskaraz eskolatzen zituzten. Lehenengo ikastolak ezkutuan jarri zituen martxan, bide berriak eta aurrerakoiak erabiliz, neskak eta mutilak batera eta berdin heziz euskara hutsean…