Euskal kultura?

2

Izenburua: Euskal kultura?
Idazlea: Antton Luku
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2009

Lan honek, espantu handiz, Euskal kultura ? izena hartzen du. Gai horri buruz abiatzen bada ere, laster hetsiko zaigu zirkulua, kultura baino gehiago «ikuskizun biziaren» tratatzeko. Nozio frantses honen inbututik ideien isurtzeak argi uzten du eraso baten aitzinean defentsa estrategia dugula hartzen, gure eremua berehala mugatuz. Frantziak baitu txerrea atxikitzen Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Irun 67.1

Oso gustura irakurri dut. Euskal kulturaz asko hitz egin da (eta hitz egingo da) baina Antton Lukuk eman dion ikuspuntua guztiz beharrezkoa dela iruditzen zait, askotan Iparraldea hor dagoela ahaztu egiten baitzaigu.

Tolosa 40.4

Agian ez da izan modu arinenean irakurri dudan liburua, iparraldeko esamoldeak eta hizkera ez menderatzea horren arrazoia izango zen. Baina pentsa arazteko liburu aberatsa da hau. Iparraldean egiten den kulturetaz ari da, baina hegoaldean egiten ari denari ere aplika dakizkioke Lukuk eskaintzen dizkigun gogoetak.

Bizi dugun modernitatean ze leku du euskal kulturak? Egiten diren euskal kultur produktuak zer nortasuna dute, euskal nortasuna edo Kultur handi eta modernoak markatzen dutena? Euskal nortasunaren transmisioa nola bermatu kultur ekintzetan?
Galdera hauei eta beste batzuei saiatzen da erantzuten Antton Luku liburu indartsu honetan