Simone de Beauvoir

2

Izenburua: Simone de Beauvoir
Idazlea: Arantxa Agirreurreta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Simone de Beauvoir ez zen feminista 50eko hamarkadaren amaieran, Le deuxième sexe idatzi zuelarik; ondoren, urtetan aurrera zihoala, egin zen emakumearen aldeko borrokaren militante. Konpromisorik irmo eta zintzoena baina, bere existentziarekin eta bere inguruan gertatzen zen guztiarekin sentitu zuen oso gaztetatik; ezagutzea eta kontatzea, horixe izan zen inoiz baretu ez zitzaion grina. XX. mende osoaren testigu izan zen Simone de Beauvoir. Historia lehen planotik, Europaren muinetik eta ezkerreko ideologiatik bizi izan zuen. Eta guztia lehen pertsonan utzi zuen kontatuta.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

Emakume indartsu eta militante garden honen bizitza zalapartatsua eta bere bizitzaren fruitu ugariak, horixe du hari eta horixe du mami liburuak. Emakume zabal (zabal, zentzu zabalenean), emakume zabal honen biografia bete betean: bere bizitzako pasarteak, bizilekuak, bizikideak, maitasun, amodio, lan, lanbide, sen, pentsamen, hausnarketa, liburu, ensaiu, borroka, salaketa, arrakasta, idazkun, eskutitz, abentura, etsipen, oinaze eta gehiago kontatzera datorkigu liburu hau, kronologikoki ordenatua txukun aski. Jaiotzetik heriotzaraino, existentzia bat, bizitza bat osoa.
Kronika lineala da, egia. Pausuz pausu, urtez urte kasik, unez une eta une oro protagonistari gertatzen ari zaiona eta bere inguruan gertatzen ari diren zirkunstantzien bilduma. Kronista baten kronika kronologikoa; izan ere, kazetaria izaki autorea !
Eta halako datu eta data pilaketa, ze demontretarako?
“Nire esperientzia izan zen nire inspirazio iturri”, Simone anderearen beraren hitzetan. “Nork bere bizia sortu behar du”. “Eta ikusi eta kontatu, ezagutu eta idatzi”
Eta liburuaren autoreak horixe eta bera egin nahi du, nire ustetan: haren bizitza kontatu saltsaz saltsa (zer, noiz, non, nola…) eta salda horretatik eta ingurumaria horretan Beauvoirrek sortzen duen gogoeta-idazmen-lanak azaltzen eta tartekatzen joan.
Gainera, hau eta hori kontari ari dela, batzutan ez dakizu Beauvoirretaz edo Sartretaz ari den autorea; aldika, nahasten ditu, nahasten zara. Eta bereizi-ezin hori ere ez dator batere gaizki: Beauvoir anderearen bizi-saltsa eta pentsamendua holakoxea zen, Sartrekin trentzatua, aski ahina trentzatua.
Hausnarketa proposamena:
“Emakume ez da jaiotzen, egin egiten da” (Simone de Beauvoir).
Euskalduna ez da jaiotzen, egin egiten da euskaldun.
Euskara:
Kazetaria denez autorea, kazetarien euskara erabiltzen du: hitz joko haundirik gabe, xuabe xuabe, xuxen xuxen, modu ulergarrian ematen ditu ideiak, esaldi llaburraz, flasak fresko. Euskara teknikoa, gustatzen zait kronika baterako; euskara nahiko erraza, egokia nire iduriko, aspetikoa. Ez du hizkuntza “birtuosoa” (Simonen hitzak hartuz), baina nota gozoak iritsi zaizkit tarteka: “gerta dakizkidake”, edo “kutxatxoan zauzkat” eta nota disonante eta bihurriak ere: egunerokotasunaren errepikakorrean. Ele!

Gasteiz 9.5

Orain dela ehun urte jaio zen Parisen Simone de Beauvoir, Frantziako idazle, feminista eta filosofo existentzialista. Hau aitzakia ederra izan da Arantxa Aguirreurretarentzat haren biografia idatz dezan Elkar argitaletxean. Bestalde, Mariasun Landak hitzaurrea izkiriatu du gutun gisa. Orrialde hauetan Frantziako idazlearen eragina eta bere mirespena adierazten du Landak. “Horregatik, agian, Montparnasseko kanposantuan beti duzu arrosaren bat zure hilobian. Neuk ere, hantxe utzi nuen nirea”. Saiakera hau idazteko Arantxa Agirreurretak Simone de Beauvoirren “Memoriak” ez ezik haren saiakerak eta haren eleberriak ere irakurri dituela nabaritzen da. Izan ere, haren esaldi ospetsuenak agertzen dira. Besteak beste:Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da” 76.orrialdean. Edo Jean-Paul Sartre, bere bikotekidea, hil zenean esan zuen beste hau:”Haren heriotzak banandu egiten gaitu. Nire heriotzak ez gaitu elkartuko” 110.orrialdean. Horrez gainera, Simone de Beauvoirren bizi modua azpimarratzen du Urretxuko egileak. S. de Beauvoir inoiz ez zen ezkondu, eta ez zuen seme-alabarik eduki, nahiz eta elkar ezagutu zutenetik elkarrekin egon ziren S. de Beauvoir et Jean-Paul Sartre.Izan ere aitzindari eta aurrendari hutsa izan zen. Liburu hau irakurtzean Pariseko idazleak idatzitako liburuak irakurtzeko gogo handia sortu zait, batez ere “Le deuxième sexe” emakumeari buruzko entsegua eta “La vieillesse”; liburu honetan ekonomia kapitalistan jartzen du arreta-fokua. Oso saiakera interesgarria eta beharrezkoa idatzi du Arantxa Aguirreuuretak.