Koadernoa zuri

1

Izenburua: Koadernoa zuri
Idazlea: Arantxa Iturbe
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko. Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu eskasa ekarri digu Arantxa Iturbek. Antzerki baten gidoia zena eleberri bihurtu du Arantxak eta huts egin du hori egitean. Ez dut ikusi antzerkia baina, nahitaez, hobea izan behar zuen, eleberriari asko falta izan baitzaio balekoa izateko.
Laburregia da liburua daukan argumenturako eta, horregatik, herren geratu dela uste dut. Pena izan da, argumentua oso ona dela uste baitut, askoz orri gehiago idazteko modukoa bai behintzat.
Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!