Honetara ezkero

1

Izenburua: Honetara ezkero
Idazlea: Arantxa Iturbe
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek ere moldatzen gaituzte. Ez dago-eta dena kontatu beharrik. Arantxa Iturberen 29 ipuin hauetan ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat agertuko dira susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan. Inkomunikazioak irteerarik gabeko kalezulo batera eraman ditzake jende arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan tokira. Eta honetara ezkero, beharbada ez da inoren laguntzarik izango estualditik irteteko.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu aspergarria Arantxa Iturberen hau. Hogeita hamarren bat ipuin laburrez osatuta dago eta bat ere ez zait interesgarria iruditu. Azkar irakurtzen da liburua eta hori da onena, ez baitu inolako aztarnarik uzten irakurlearengan.
Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!