Izenburua: Bizikleta lapurtu didate
Idazlea: Aritz Mutiozabal
Ilustratzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2014
Aneren bizikleta desagertu egin da. norbaitek lapurtu dio. Batean zein bestean bilatzen aritu ondoren, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetan dagoela jabetuko da. Baina beranduegi izango da. Erakundeak Afrikara bidali du, Gambiara. Bizikleta berreskuratzeko ahaleginean, eskaera formal bat idatzi eta gutun bidez bidaliko du Anek aitonaren laguntzarekin. Bueltan, Sarubak erantzungo dio, bere adin bereko neskatila gambiar batek. Anek bizikleta galduko du, baina lagun berri bat irabazi.