Egia

2

Izenburua: Egia
Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

‘Egia’ obraren istorioa gaur egun gertatzen da, besta giroan, mozorrotuen erdian. Adela andereak, bere urtebetetze egunean, lagunak gonbidatzen ditu eta elkarren artean gai minbera bat aztertzen dute: Elsa beraien terapeuta ohia “Egia” taldean sartuta dagoela, eta hain zuzen, egiaren izenean sekretuak Interneten bidez zabaltzen dituela. Beldurrez daudela, Adelak bere lau lagunei esaten die Elsa ere bestara gonbidatu duela. Elsa etortzen denean, asko hitz egiten dute etikaz, konponbideak bilatzen dituzte baina bakoitzaren tratu proposamenek ez dute arazoa konpontzen. Azken finean, zoritxarreko gertakari batek estaliko du egia.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
2 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Aspaldiko partez euskaraz antzerki bat irakurri dut eta arina eta motza denez, oso azkar irakurri dut. Hasierako ideia eta planeamendua erakargarria da oso, baina piskanaka egoerak eta pertsonaiek indarra galtzen dute. Halere, gomendatzekoa. Ez naiz sexista, baina orokorrean emakume idazleei gehiago kostatzen zaie amaiera bikain itxiak asmatzea

Donostia 47.3

Egia aitortzera liburuak epel utzi nau, harrituta ere bai. Liburu hau saritua izan da; saritzeak harritu nau, epaimahaia zeintzuk osatzen zuten ikusita batez ere, badira eta nor antzerkiaren alorrean. Eta zerbait ikusiko zioten nik ikusten asmatu ez dudana: gaia bera gaurkotasun handikoa iruditzen zait, eta egunen batean taularatuko balitz eta antzezleekin asmatuz gero, obra txukun bat egin daitekeela uste dut, baina nire uste apalean intentsitatea falta zaie bai elkarrizketei bai haria emateko moduari, eta bukaera ere ez zait oso indartsua iruditzen. Baina aldaketa batzuk sartuta, pozik ikusiko nuke obra hau aretoren batean. Beno, oraindik ez dut esan zertaz den obra. Berriki kontatu didate apaiz batek konfesio-sekretua baliatuz bere parrokiano bati nola ostu zizkion Espainiako probintzia batean lurpean gordeta zeuzkan txanpon batzuk. Hilak daude biak. Bada, pentsa antzeko zerbait egiten duela zure terapeuta ohiak, bezero eta terapeutaren arteko sekretua urratu, eta kontu horiek Egia izeneko erdi-sekta moduko batean dagoelako -sektarena nik jarria da- blog batean plazaratu, hori bai, bezeroaren izena aldatuta, baina aldaketa hori gorabehera, bezeroa nor den jakiteko moduan. Gaur egun, internet, Google, Anaia Handi baten gisara ari dira funtzionatzen, eta gero eta zailago egingo zaigu gure intimitatea guretzat gordetzea. Gaia interesatzen? Bada, irakurri antzezlan hau: 75 orrialde dira.