Utopiaren itzalak

3

Izenburua: Utopiaren itzalak
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2010

Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Berehala kolokan geratuko da osabaz zuen irudia eta, lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak. Hala bada, nobela honetako protagonistek, itzal batzuetatik besteetara joko dute, etorkizun hobe baten promesaren bila.

Subscribe
Notify of
guest
3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Amasa-Villabona 1.1

Nire eskuetara iritsi den Asel Luzagarraren lehen liburua da. Txilen bizitako zorigaiztoaren berri banuen, baina idazle gisa ez nuen ezagutzen. Bere eleberri honek hotz samar utzi nau. Osaba kapitalista baten etxean junki ohi baten lanak eta bizitzak ez nau batere bete. Saiatu da egilea, ideologia alde batera utzi eta literatura egiten, baina nire uztez oraindik ere gehegikoa da zama hori. Idazkeran tonu ezberdinak erabiltzen ditu, baina tonu horietako batzuk ez zaizkit batere gustatu: barne ahotsak egiten dituen etenik gabeko galderak, adibidez. Ea hurrengoa atseginago zaidan!

Gasteiz 9.5

Liburu hau irakurtzen hasi nintzen, izenburua polita baino politagoa iruditu zitzaidan : “Utopiaren itzalak”. Nahiz eta hilabete bat kostatu zitzaidan irakurtzea, eleberri honen hainbat gauza gustukoa ditut. Estiloari dagokionez, aipagarria da behin baino gehiagotan “hika” erabiltzen duela: 10., 17., 18., 19., 25., 26., orrialdeetan. Metaforez, konparaziez eta pertsonifikazio delako figura erretorikoaz baliatzen da. Horrela, 10. orrialdean irakur daiteke. “Leihoak alaitasun guztia galdu zuen, tunel sakon batean sartu balira legez eta euriak bere bateria soloari ekin dio berriro”; edo “Zeruak ere egin diezaiola amari lagata” Haren amaren suizidioaz jabetzean esaten du hori protagonistak. Errepikapenak ere atsegin ditut Bilboko idazleak. Adibidez. 16. Orrialdean: ” Ez du inoiz erabat sinetsi, bere buruan.Ez, ez zara orraztuko…Ez zuen eskale itxura emango” Gainera, Bizkaiko hizkera nabarmentzekoa da. “Jagoten, ediren, daroa, loba, gura…” Istorioa 1992an kokatuta dago, Luzarragaren ustez urte sinbolikoa delako. Urte hartan Ameriketako genozidio ospatu zuten.Horregatik Laurita, osaba Arturrekin bizi da neska bolibiarra, aimara, hain zuzen ere. Argudio aldetik, aktual -aktuala da kolapso ekonomikoaren gainean hitz egiten baitu. Hori dela eta, “Iraultza posible ez bada…” izeneko atala aipatzekoa da. Nire ustez, arrazoia dauka Luzarragak 154. orrialdean ondorengoa esaten duenean “Politikariak, azken finean, bankuen eta enpresa handien txontxongiloak baino ez dira, haiek babesteko legeak sortu eta poliziak eta epaileak babesteko legeak sortu eta poliziak eta epaileak babes horretarako antolatzen dituztenak.”. Bere iritziz,anarkismo libertarioa izango litzateke irtenbidea, horregatik aipatzen ditu behin baino gehiagotan Proudhon, Bakunin, Kropotkin eta Malatesta. Horretaz apartez, amaren protagonista aipatzea beharrezkoa da. Josuk, pertsonaia nagusiak, beste ama bat ezagutzen du haren egunkaria irakurtzen duenean.Oso emakume kultua dela konturatzen da, Saizarbitoria, Sandor asko gustatzen zaizkio eta. Testua mezu itxaropentsuarekin bukatzen da 184. orrialdean: “Ekonomia eta gizartearen kolapsotik agian zerbait ikasiko diagu”. Arrazoi hauengatik guztiengatik “Utopiaren itzalak” irakurtzea merezi du. Gainera, bai hiztegia, bai egiturak ez dira zailak.

Bilbo 54.3

Eleberri erdipurdikoa Asel Luzarragaren azkena. Argumentua ere eskasa da eta gauza asko lotu gabe utzi ditu idazleak: amaren buru-hilketaren arrazoiak, Lauritaren benetako nortasuna, Josu protagonistaren aita nor zen, izeko Madalenen lana Indian, eta abar. Hortaz aparte, osaba Arturren erakundearen lana ez da batere sinesgarria. Badirudi liburua aitzakia izan dela anarkismoari buruz aritzeko.Beraz, ez da gomendagarria liburu hau.