Bioklik

1

Izenburua: Bioklik
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu mardula Asel Luzarragaren azkena. 424 orri ditu liburuak; beraz, denbora luzea eskatzen du osorik irakurtzeak. Niri asko kostatu zait amaitzea, denbora nahikoa topatu ez dudalako.
Distopien generokoa da liburu hau eta esan behar da oso modu duinean sartu dela literatura-genero honetan. Badaude oso pasarte aspergarri batzuk (liburuen edo artikuluen pasarteak, batez ere) baina, orokorrean, oso interesgarria da.
2044ko Bilbon kokatu du istorioa Luzarragak biodemokraziako erregimen batean. Erregimen horretan dena erabakitzen du herriak biobotoen bidez, baita epaiketak ere, nahiz eta itxura hutsa izan hori guztia. Azken finean, diktadura da baina biodemokraziaz mozorrotua.
Idazketa txukuna iruditu zait eta, nahiz eta nik orri batzuk ezabatu, gozatu egin dut irakurketarik. Ondorioz, gomendagarria da liburu luze hau, baina pazientziaz irakurri behar dela jakinarazten dut.