Bahiketa

2

Izenburua: Bahiketa
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2020

Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion Argentinara. Bizi-bizi ari da Eduren burua, arriskuak ez baitira gutxi: ultra-eskuinak bahituko al zuen laguna, edo zerbitzu sekretuek? Nongotarrek, baina? Edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du, berari ezer esan gabe? Sortuz gero inoiz desagertu ez diren beldurrak, mamuak, kontzientzia txarra, eldarnioak… Guztiak hasi dira dantzan Eduren baitan, bizitokiaren eta sorterriaren, iraganaren eta orainaren, errealitatearen eta fantasiaren arteko espiral zoro batean. Bahituta nor edo zer egon den ez jakiteraino.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Asko aspertu naiz Asel Luzarragaren azken liburua irakurtzen. Eskerrak laburra izan den, etengabe egon bainaiz begiratzen zenbat orri geratzen zitzaidan liburua amaitzeko.
Ia ia ez da ezer gertatzen istorioan eta dena da pertsonaien pentsamenduak eta gogorapenak, gehienak komunismoari eta anarkismoari buruz. Azkenean lortu dut amaitzea eta pisu bat gainetik kentzea bezalakoa izan da.
Beraz, ezin dut liburua gomendatu. Ea hurrengoa!

Gasteiz 9.5

Duela hamar urte ‘Utopiaren itzalak’ irakurri nuen eta izugarri gustatu zitzaidan. Ezin dut gauza bera esan ‘Bahiketa’ri buruz. Asel Luzarragaren bederatzigarren eleberria ez zait lehen aipatutakoa bezain ona iruditu.

Pertsonaiek gehiegi hitz egiten dute eta oso ekintza gutxi dago. Une jakin batean berak dioen bezala, ezin dute borroka dialektikoa aldera batera utzi eta denbora gehiena hitz egiten ematen dute.
Hala eta guztiz ere, ideologia anarkista oso ondo azalduta dago Proudhon eta Marxekin zuen eztabaidak aipatzen dituenean. Errekaleor Gasteizko auzo okupatuaren aipamenak ere nabarmenduko nituzke.
Euskal Herriko historiaren pasarte oso triste batzuk aipatzea ere gustatzen zait, hala nola ‘Egin’ eta ‘Egunkaria’ egunkarien itxiera eta horien zuzendarien tortura.
Estiloari dagokionez, atalak bereizteko esaldi bat erabili izana aipatuko nuke. Nahiko originala iruditu zait, baita usainaren obsesioa ere; horrela, liburu honetan tipula ustel usaina, emakume usaina, nikotina usaina, erraien ustel usaina … eta abar agertzen dira
Nire aburuz, ez da nobela perfektua, baina merezi du irakurtzea.