Malthusen ezinegona

1

Izenburua: Malthusen ezinegona
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta gozagarria, izatez, baina badira lasai egon ezin direnak ere: horien artean Malthus, bizitza eroso horrekin deseroso, barruan borborka sumatzen duen botere-nahia nola ase ez dakiela.

Malthus apurka joan da deskubritzen mundu perfektu horren arrakalak eta gezurrak, baita historiaren martxa irauliko duen plan bat pentsatzen ere. Iritsi da plan hori gauzatzeko unea, urtetan landu duena. Gaurgero, Malthus ez da izango bere kideak bezalako ondobizi alfer bat, askoren arteko ale ordezkagarria, ezpada bere garaikideek gurtu eta geroak gogoratuko duen norbait: berezia, bizia eta boteretsua.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Etorkizunean kokatutako eleberri distopiko honek oso testuinguru potentea dauka eta Asel Luzarragaren ideia bisionarioak oso interesgarriak iruditu zaizkit, datorrenaz pentsarazten dizutenak.
Estilo aldetik, oso azkar idatzita dagoela iruditu zait, idazleak presa balu bezala buruan duena lumara pasatzeko. Bestalde, hasierako eta amaierako pertsonaia aurkezle hori soberan dagoela uste dut, egiazko protagonistaren harian lehenago sartzea zailtzen baitu.
Behin islatutako gizarte berri horretan kokatzen zarenean, gustura irakurtzen da istorioa, baita eratortzen diren burutazioak ere. Ideiak potentzial handia zeukan literaturako maisulan erreferentzial bat izateko, baina esango nuke erdibidean geratzen dela, amaierako bira hori ez delako irtenbiderik onena, eta (hirugarren baten) berrikuspen bat beharko luke amaiera aldea hobetu eta baita orrialde kopurua murrizteko ere. Orokorrean liburu txalogarria eta ongietorria.