Baina ez lukete han egon behar

1

Izenburua: Baina ez lukete han egon behar
Idazlea: Asier Osinalde
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2017

Bakarrik jaio eta bakarrik hiltzen gara. Bitartean, hari ikusezin baten gainean orekari eusten saiatzen gara eta argazkiak ateratzen dizkigute. Gu argazkitakoak izaten saiatzen gara, baina ez gara. Gu argazkiaren atzean dagoena gara, irudiaren ertzetatik kanpo dagoena, eta bizitza ez da lerro zuzen bat, ibili ahala etengabe josten eta askatzen ari garen armiarma-sarea baizik.
Ipuin-bilduma honetako pertsonaiak amaraun horretan bertan daude harrapatuta, beren beldur eta frustrazioekin, beren amets eta esperantzekin. Patua izan da aurreikusi ezin zuten egoera horretara eraman dituena, une ahulenean erabakitzera behartu dituena, kameraren objektiboaren aurrean irribarre egitera behartu dituena.
Baina ez lukete han egon behar.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria da Asier Osinalderen lehenengo hau. Hamabi ipuinek osatzen dute liburua eta den-denek maila ona dute. Ipuin baten pertsonaiak beste batzuetan ere agertzen dira, zirkulu moduko bat osatzen, eta hori lan gehiago izan da idazlearentzat. Baina irabazle atera da erronka horretatik.
Erabiltzen duen euskara ederra iruditu zait eta, beraz, gozatu dut irakurketarekin.
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau eta ezezaguna den idazle hau jarraitu beharrekoa da. Ea bigarren liburuan sendotzen duen irudipen hau!