Irulegiko eskua

1

Izenburua: Irulegiko eskua
Idazleak: Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde
Ilustratzailea: Asun Egurza
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Gomendatutako adina: 0-5 urte

Irulegiko eskua brontzezko pieza bat da, non duela 2.000 urte baino gehiago euskara aurreko hizkuntza batean idatzitako lau lerrotan banatutako 5 hitz irakurtzen diren. Lehenengoak, «Sorioneku», idazteko erabiltzen zen alfabetoa orain erabiltzen dugun berbera ez zen garai batera eramaten gaitu, baita erromatar bandoen arteko gerrek herri eta herrixkak presaka abandonatzea eragiten zuten garaira. Esku hau 2022ko azaroan eman zen ezagutzera, eta, hasieratik, agerian geratu zen aurkikuntzaren eta egindako arkeologia lanaren garrantzia. Adin guztietako jendeak jakitea merezi zuen aurkikuntza. Eta horrela jaio da ipuin hau, non Olbap, 8 urteko mutikoak, idazten eta bere aitaren lanbidea ikasi zuen, bere etxebizitzako atetik brontzez egindako esku bat zintzilik utzi eta mende asko geroago ospetsu egingo zenaren istorioa.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
47.24

Muinoaundi Gipuzkoan dago, eta muino horretan kastro bat, berriki ikusi dudana Aranzadiren bisita gidatu bat baliatuz. Poza bikoitza izan zen, ez nagoelako ohituta euskaraz ala erderaz entzun nahi genituen azalpenak galdetu eta gehienok, 10etik 8k edo, euskararen aldeko hautua egin genuenean. Poza baita ere ikusleen artean, 70en bat, gazte dezente zelako. Interesatzen zaien seinale arkeologia. Baina interesatu ahal izateko txikitatik piztu behar da interesa, eta horretan lagundu dezake liburu honek. Garbi dago ezagutzen ez den zerbaitek interesa piztea nekeza dela, eta zenbat eta gehiago ezagutu, (aitortu behar dut nik bederen ez nekien zerbait ikasi dudala liburua irakurrita) ezagutza hori transmititzeko ahaleginean dihardutenek samurrago lortuko dute euren lanarenganako enpatia. Dena da kate bat. Zertarako gastatu dirua udaletxeek, Foru Aldundiek, inork estimatzen ez duen zerbaitetan? Berriro diot, interesaren sugarra ez itzaltzen laguntzen du liburuska honek, eta bada zerbait, badenez.