Irakurri – Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz

5

Izenburua: Irakurri – Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz
Idazlea: Batzuen artean
Argitaletxea: Meettok
Urtea: 2008

Irakurtzeak, maitemintzeak bezala, jainko sentiarazi ninduen naizen hau izatea jasangaitza zitzaidanean.

Uxue Apaolaza.

Irakurtzeak bizitza edertu egiten du, baina bizi ondoren bakarrik ulertzen da irakurritakoa bere sakontasun osoan.

Pako Aristi.

Subscribe
Notify of
guest
5 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.8

Nire ustez, bere osotasunean liburua nahiko ona da. Hala ere, pieza literario desberdinek osatutako liburuaz ari garenez, nire ustez piezaz pieza aztertu beharko genuke liburua epaiketa justu bat egiterakoan; izan ere, pieza guztiek ez daukate balio berdina. Nahiz eta jakin hau egitea ez dela oso zuzena, joko moduan, gehien gustatu zaidanetik gutxien gustatu zaidan arte zerrenda bat egin dut: Cano, Borda, (Aresti, Zaldua, Lertxundi Juaristi, hauek berdinduta), Erro, Rodriguez, Jimenez, Landa eta Apaolaza

Gasteiz 9.5

Liburu honek irakurtzearen hamaika idazki literario biltzen ditu. Guztiak aipatzekoak dira, bakoitza arrazoiren batengatik. Horrela, Anjel Lertxundirena azpimarratuko nuke xarma berezia edukitzeagatik. Izan ere, besteak beste denborari buruzko hausnarketa egiten du Lertxundik. Itxaro Bordarena haurtzaroa gogoratzeko eta Indigenen ohiturak aldarritzeko aitzakia ederra da. Bestalde, Iparraldeko hiztegia erabiltzeagatik ere interesgarria da. Hala, enoatu, arras, alta, noiztenka, engoitik, karrika…izkiriazten ditu. Anjel Errorena orijinala da: ez dago prosan idatzita, ezpada bertsotan. Pako Aristik literaturaren gaineko definizioak ematen ditu; 23.orrialdean literaturari buruzko hiru definizio irakur daitezke. Felipe Juaristiren, Eider Rodriguezen eta Iban Zalduaren (hainbat idazle aipatzeagatik) idazkiak, egile antzekoak gustatzen zaizkigulako aipatuko nituzke: Primo Levi, Marguerite Duras, Benedetti, Louis Aragon, Bernard Shaw, Luis Garcia Montero eta abar. Uxue Apaolazarena berezia izateagatik da interesgarria. Testuaren hari gidaria Ravelen pieza bat da “Perpetuum movile” hain zuzen ere. Mariasun Landarenak literatura baliogarria baino baliogarriagoa dela konbentzitzen gaitu.Edorta Jimenezenean hiztegia oso landuta dago eta aditz trinko asko erabiltzen ditu. Harkaitz Canonenak, liburuen funtzioak aipatzeaz gain liburu mota askoz hitz egiten du, adibidez: liburu tranpa, liburu elektronikoa, liburu zineman eta liburu trenean. Amaitzeko esango nuke testu guztiek bultzatzen nautela irakurtzera. Horregatik denek merezi dute irrakurtzea.

Las Karreras 57.1

Oso liburu interesgarria eta gustura irakurri dudana. Idazki askorekin sentitu naiz identifikatua, batez ere, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi, Eider Rodríguez eta Pako Aristirenekin.

Irun 67.1

Gaia eta hau tratatzeko era asko gustatu zaizkit, noski, egile batzuk gehiago besteak baino. Edorta Jimenezek erabakimena, transbertsalitatea eta horizontalitatearen ideia, zaletasuna kutsatu, zurikeriaren funtsaren kontzeptuekin bete betean asmatu duela iruditzen zait; Felipe Juaristiri esker Farenheit 451 zoragarria ezagutu dut; Anjel Lertxundik tratatzen duen Denbora egiten ari naiz. Irakurketa desberdinak eta beste hainbat gai benetan gomendagarri ematen ditu. Zorionak.

Erratzu 14.1

Irakurzaletasuna indartzeko lan aberats eta interesgarria. Benetako liburu bitxi eta baliotsua. Errelato laburrez osaturiko lana non idazle bakoitzak bere estilo eta tonua erabilita hainbat mundu erreal zein imaginarioetara eramaten gaituen. Zergatik eta zertarako irakurri ?.Zer da irakurtzea ?. Hainbat galderei erantzunak ematen saiatzen dira egileak eta, gehienetan, lortu egiten dute. ( irakurtzea ) Libertate puska bat zen leitzen dugu horietako batean; liburuaren funtzioa, munduan zulo bat irekitzea da bertzean. Benetan gomenigarria eta kontsolagarria.