Soinujolearen semea

5

Izenburua: Soinujolearen semea
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2003

Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadeanbezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala:
«Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan».

 

Subscribe
Notify of
guest

5 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Asteasu 27.2

Primeran pasatu dut. Istorioa oso gertukoa sentitu dut, geografikoki ezagunak zitzaizkidan hainbat toki, pertsonaiak ere. Lexikoa aberatsa.

Orexa 64.1

Besterik gabe, plazerrez irakurtzea zer den esperimentatu nahi duenari gomendatuko nioke. Ez da, hala ere, hori bere bertute bakarra. Gure aurreko belaunaldikoek bizi izan duten garai bat oso ongi erretratatzen du: ikuspegi politikoa eta honen ondorio latzak, herri txikietako giro soziala,… Garaiko kontu asko ulertzeko lagungarri da, desagertu berri den garai bat. Hori dena, esan bezala, plazer gozo bat sentiaraziz transmititzen du, liburua utzi orduko berriz hartzeko beta noiz izango irrikitan gauzkalarik…

Asteasu 27.1

Oso gustora irakurtzen hasi, gustora jarraitu, eta bukatzea kosta. Hori izan da prozesua, bukaera oso mantsoa egin zait. Orokorrean, ondo. Euskal Herriaren beste ikuspuntu bat historian zehar.

Andoain 25.4

Maisu lana iruditu zait. Haseran liburu potolo xamarra ikusitakoan, zeinek esan behar zidan hain erraz irakurriko nuenik? Harrapatu nauen liburua izan da eta gure gertuko historiari buruz xehetasunak argitzen dizkiguna. Oraingo honetan, inoiz ez bezala, Andoainen ere bizia dela ezagun du, zenbait lekuren deskribapenean.

Andoain 25.5

Pasarte batzuetan luze edo poliki badoa ere, liburu bikaina da.