Xola eta Ameriketako izeba

1

Izenburua: Xola eta Ameriketako izeba
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2011

Inoiz ez da Xola txakur arrunt bat izan. Bere askatasuna defenditu nahi izan zuen beti Xolak. Baina ikusi zuen, hala ere, askatasunez bizitzeko arau batzuk ere beharrezkoak zirela. Eta horixe da Ameriketako izebarengan ikusi ez zuena. Nahi zuen ordutan lokartu, nahi zuen ordutan jaiki, eta nahi zuen modutan bazkaldu eta afaldu. Xolak ikusi zuen horrela ezin dela etxe berean bizi. Hori anarkia zela!

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Xolaren lau liburuetatik hiru irakurriak dauzkat; lehena asko gustatu zitzaidan, asko gustatu Mikel Valverderen marrazkiak ere. Txikiaren ausardia hori atsegin dut. Oraingo honetan ausardia baino gehiago, elkarbizitza esango nuke dela liburu honetako gaietako bat. Libre izatea ez da nahi duzunean nahi duzuna egitea, ez behintzat beste norbaitekin bizi bazara. Nik uste hori azaltzeko modu samurra aurkitu duela Atxagak. Agian Xolak amets egiten duenean, amets horiek amesgaizto bihurtuko nituzke nik, akzio gehiago. Hori diot zeren behin antzerkiko aktore batek hala esan zidan: “antzerkian gauzak gertatu egin behar dira, gertaerek aurrera egin behar dute”. Hitz egiten ari ginen zergatik euskal idazleek idazten dituzten antzerki-obrak gutxitan ematen diren oholtzara, eta hori esaten zidan, gehienetan ekintza gutxi izaten zutela, pasadizo gutxi. Eta hori diot zeren Bambulo (Atxaga-Valverde bikotearen beste txakur jator bat) antzerki bihurtu zutenean, a ze aspertua hartu nuen, eta antzezle hark esandako gabezia hori ikusten nion antzezlanari. Oraindik ez dut ulertzen nola saritu zuten, nahiz eta Virginia Imaz txalotzen astebete emango nukeen lan hargatik. Eta Xolaren laugarren honi ere horixe ikusten diot, etxe berean bakoitzak nahi duena egiteak sortzen duen ezin-eramana ez dela hain aise konpontzen, gatazkatsuagoa dela irtenbidea, arantzaz beteagoa. Eta nik arantza horiek botatzen ditut faltan, haur literaturan.