Txoriak kolpeka

1

Izenburua: Txoriak kolpeka
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau. Lehenengoak, “Andoniren heriotza LSDaren argitan”, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu, eta Heriotza du gai. Bigarrenak, “Pierrek dioena entzuten dut”, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz; hirugarrenak, “Lawrence Arabiakoa”, Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen du, eta haren ospe handiaren zergatia.

Bernardo Atxagaren prosa estimutan dutenei atsegingarri egingo zaie Txoriak kolpeka honen irakurketa.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Ea 83.1

Lehenengo kontakizunaren, “Andoniren heriotza LSDaren argitan” izenekoaren irakurketan aurrera nindoala konturatu nintzan ezin ninduala bertako gertakizunak elkarri lotu. Erabaki nuen LSDari buruz irakurtzea. Orduan askoz ulergarriago egin zitzaidan kontakizuna.
Gai artean, harremanak eta heriotza.
Denbora gelditu egiten da, atzerantz doa edo aurrerantz abiatzen da oso azkar. Hasierako tximino antzeko gizakien kontakizuna. Nola asmatu ziren hilobiak. Putreak zain.
Nortasuna eta denboraren zentzua distortsionatu egiten da. Ahaztu eta gogoratu nahiaren arteko gatazka bat agertzen da.
Ematen du abiada handitzen doala eta ez dagola modurik hau dragatzeko.
Inguruneekiko batasuna eta aldamenekoekiko adostasuna. Erlijiozko bizipenak eta heriotza. Eliz kantak, hileta eta kanposantua.
Adimenaren hilketa. Belea eta Andoni. Odin-ek (jakituria, gerra eta heriotzaren jainkoa) ere bazituen bele bi (Ulermen eta Oroimen). Baita ere E.A. Poek idatzitako “Belea”, berau leihotik sartu eta Palas-en (jakinduria, gerra, trebezia … jainkosa) busto baten gainean jarri eta “Inoiz ez gehiago” esaten zuen etengabe.
Bigarren kontakizunean, “Pierrek dioena entzuten dut”, berriz ere harremanak eta heriotza, modu agerian. Elkarterekiko erasoak. Erlauntzera Esfinge atropos tximeleta sartzen denean … Gorputzean gaixo menperatu ezin bat kokatzen denean … Hiri handi baten bizilagun gehien dagoen gunera abioi bi jaurtitzen direnean … Okilak bere mokoarekin, janari bila, enbor bat zulatzen duenean … Kideen aztoramendua.
Hirugarren kontakizunean, “Lawrence Arabiakoa”, patu oneko gerlari pertsonaia baten ikonoaren beste aldea ikusten dugu. Era berean idazleak bideratzen gaitu lubaki-lubaki gerra egin duten idazleei buruz, jakin dezagun beste gerra mota bat ere badagoela argazkietan gutxi agertua izan arren. Lotura dauka beste kontakizun biekin, ze hemen ere heriotza eta txoriak agertzen dira elkar uztartuz.