Alter ero

0

Izenburua: Alter ero
Idazlea: Bertol Arrieta
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2012

Egunsentian ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, zeure baitako bikiaren antzan galtzen ari zarela kezkatzen hasitakoan, aurki igarriko duzu alter ego-a askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzeari ekin diola. Eta litekeena da, haren mendeko bihurtzea aurrerantzean.
Bertol Arrietaren zortzi ipuin hauetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesteruik.
Bihotza gaizkitu zaiolako aita ospitalera daraman seme txunditua, maitea galtzeaz batera gainbehera datorren heroi olinpikoa, Julio Cortazarren oinordeko espirituala dela sinetsita dagoen inozoa, doktore tesia defendatzera doan irakasle larritua, zeina aretoan aldemenekoekin narritatu eta gontzetatik jalgia, jai egunez lanera abiatu den mekanikari alienatua, ipuin perfektuarekin obsesionatua, fidel izan beharraz nazkatutakoa… zorabioaren mugara hurbildu dira.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments