Ipuin saritu honen izenburuak narraziokoak baino zakur arriskutsuagoak iradoki zizkidan. Hala ere, ipuinak merezi du: istorio nahiko indartsua da.
Nik liburua aukeratu nuen ipuin eder bat espero nuelako, jakina, baina baita ere nik neuk eta gertukoek izan ditugulako eskapada handi samarrak, eta nire sendi batek zauri larriak, txakurren eta txakur-jabeen erruz. Larriena ez dut kontatuko baina aurreko batean kiroldegi publiko bateko taberna batean 10 urteko mutiko baten sorbaldan jarri zituen bere hankak zakur handi batek eta betazala ukitu zion azkazalarekin: eta begian sartu izan balio? Jolasean ari omen zen. Hori izan zen jabe prepotentearen erantzuna: harrapazank!
Literaturaren alderdi positibo bat da gogoetarako bide ematen duela, eta ni kokoteraino nago zergatik sartzen diren txakurrak jan-edanak manipulatzen diren tabernetan, pintxoak dituzten tabernetan taberna-jabe arduragabeek zergatik sartzen uzten dieten txakurrei alegia. Hori izan zen kiroldegiko kasua. Ez da, behin tabernari batek esan zidan bezala, ikara arazo, arazoa da osasunaren alorrekoa. Eta kito!
Ipuineko protagonistari gertatzen zaion oso antzeko egoera jasan nuen neuk ere behin batean, Leitzarango bidetik zintzo asko nindoala, oinez. Bazetozkidan potoka txiki tamainako bi zakur bide-alboko aldapa-behera trostan, eta han ez zen igotzeko zuhaitzik, eta tunelak ez ziren saihesbide. Ez zegoen ihesbiderik. Gutxitan pasa dut horrenbesteko izua! Eskerrak zakurrek azkenean jabearen oihua entzun eta gelditu egin ziren. Zer egingo nukeen nigana heldu balira eta, beste behin doberman bat zaunka nigandik zentimetro batera hasi zitzaidan bezala, hasi balira? Ba agian dobermanarekin egin nuen gauza bera, espaloitik lasai-lasai nindoanean: geldi-geldi egon begietara begiratu gabe zakurrari, zirkinik egin gabe. Ez ninduen areriotzat jo txakur-jabearen burdindegia zaintzen, eta espaloitik, denda-paretik pasatzen zen jende asko izutzen zuen doberman eroak. Horrela jokatu nuen irakurria nuelako horrela jokatu behar dela. Ez dakit, niri behintzat oso ondo etorri zait zakurren aurrean nola jokatu behar den irakurtzea. Beti esaten dut niri irakurtzeak bizitza salbatu didala! Eta zuk, irakurle, zer egingo zenukeen umetxoa ondoan duen ipuineko protagonista izango bazina, bi doberman beltz zoro horien aurrean? Ba gorriak ikusi!