Gezurra berdaderoa

2

Izenburua: Gezurra berdaderoa
Idazlea: Bertol Arrieta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen. Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna. Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol Arrietaren estreinako nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismoprintzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Seguru irakurleak eskertuko duela.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Ondo irakurtzen da Bertol Arrietaren lehen eleberri hau. Bi ipuin-liburu idatzi ondoren eleberri bati ekin dio Bertolek eta emaitza ez da batere txarra izan.

Idazle izan nahi duen irakasle eta pizza-banatzaile baten istorioak (horietako asko, konfinamendu garaikoak) oso atseginak iruditu zaizkit eta, beraz, ondo pasatu dut irakurketarekin.

Izan ere, oso azkar irakurtzen da liburu hau, baina inoiz ez da interesa galtzen. Amaieraino egon naiz interesatuta Koldoren bizitzan: ea azkenean Fridarekin, Nagorerekin, Esterrekin edo Arantxarekin geratuko zen, ea eleberria idaztea lortuko zuen, ea euskaltegiko lanera itzuliko zen, ea pizzak banatzen jarraituko zuen, etab.

Ondo idatzita dago liburua, gaztelaniazko pasarte apurrak izan ezik, eta, beraz, alde guztietatik da gomendagarria liburu hau.

Ea bere bigarren eleberria laster heltzen zaigun!

Eibar 101.1

Liburuko txarrena liburuaren azala dela esaten badut, uste dut horrekin dena esanda dagoela. Umorez eta freskotasunez zipriztindutako komedia istorioa, berehala eta gelditu gabe irakurtzekoa. Uste dut idazleak berak gozatu egin duela eleberria idazten, eta gogo hori transmititzen du. Gainera, sexu eta erotika eszenetako kontakizunean dena ematen du, eta, horrenbestez, irakurleak dena irudikatzea lortzen du pelikula bat bailitzan. Gomendagarria, eta are gehiago donostiarra bazara.