Izenburua: Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira
Idazlea: Egoitz Etxebeste
Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa
Urtea: 2021
Adina: 10 urtetik aurrera
Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak. Bidea urratu zuten 19 zientzialari, guztiak emakumeak. Itzaletik argira.
Elhuyar aldizkariaren “Istorioak” atalean argitaratutako istorioak dira. 2013an Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik liburuan bezala, atal horretako istorio berri batzuk beste bilduma batean biltzea erabaki du Elhuyarrek; eta, oraingoan, emakumeak dira protagonista, besteak beste, Sophie Germain, Mary Somerville, Eunice Foote, Nettie Stevens, Berenice Abbott edo Dorothy Crowfoot.
Etorriko diren zientzialarien eredu ez ezik, era guztietako irakurleen gozagarri ere izan daitezen.