Izenburua: Eta galtzen bagara zer?
Idazlea: Egoitz Zelaia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku artean duzun liburu hau irakurtzeko nahia sortzea da. Hasiera batean, “utik” pentsatu dut, edo “ez irakurri” bezalako leloren bat, ukatzen digutenaren aurkakoa egiteko joera omen dugulako. Nik bai bederen. Ez dakidanez gauza aski… eta ez dakidanez aski gauza marketinaren inguruan “ez da idatzi dudan hoberena, baina publikatu didaten bakarra bai” bezalako esaldiak heltzen zaizkit burura, baina, segur aski, txakurrek beren isatsa koskatu nahian itzulika dabiltzanean bezala aritzea da. Buruari itzuli batzuk eman eta gero, izena duten idazleek idatziko luketen horretan pentsatu dut, “itzaleko bide oso bati jarritako argi bat da liburua”, edo “ene zati bat utzi dut liburu honetan, ene barne mundua islatzen duen lana da”, baina axola ote dizu ene barne munduak? Eta batik bat, izenik ez duen idazlerik ba al da? Beste alde batetik, gauza positiboak baino, erakargarriak izan daitezkeenak indartzea bururatu zait, “ez da hain luzea ere, berehala irakurriko duzu”, edo “ezetz asmatu nor den hiltzailea”… baina gero ohartu naiz eleberri honetan ez dela hiltzailerik, ala bai? Puff, hau bai lan eskerga… Jendea konbentzitzen txarra izan naiz beti, beraz, nahi baduzu erosi, esku artea duzu-eta… Ikusten, arrunt saltzaile txarra naiz. Ikusten, arrunt saltzaile txarra naiz.
Kontuan hartzeko idazlea izan daiteke Egoitz Zelaia, bere lehen liburuan agertzen dena sendotzen badu hurrengoetan.
Liburua ipuin sorta bat zela ematen zuen hasieran, baina gero irakurlea konturatuko da ipuin delako horiek lotuta daudela eta pertsonaiak behin baino gehiagotan agertzen direla liburuan.
Ipuin edo kapitulu batzuk beste batzuk baino hobeak dira (gutxi batzuk, aspergarriak), baina maila orokorra ona da.
Idazkera oso polita eta txukuna izan da, eta, nahiz eta lapurterazko hitz asko erabili, ez da inolako arazorik egon Hegoaldeko batek dena ulertzeko.
Beraz, gomendagarria da liburu hau; batez ere, idazlea garrantzitsua izan daitekeelako etorkizun hurbilean.
Gustatu zait. Egitura polita, ipuin laburrak zirela ematen zuen baina sorpresa…, denak lotuta daude aurreko ipuinarekin. Horrek interes gehiago jartzera behartzen zaitu lotura zein izan daitekeen bilatzeko, batzuetan ez baita erraza! Lapurtera erabili izanak ere puntu gehiago ematen dizkio, gutxitan topatzen direlako horrela idatzita.
Eleberria irakurri arau galdera neukan gogoan ea nobela osoa zen ala eleberri laburren segida. Badirudi autoreak duda hori irakurlearengan emaitea erabaki zuela. Egia esan kapituluek eleberri laburren antza badaukate ere idazleak heien artean zantu edo lotura arin -arinak ezarri ditu, doi-doia suma daitezkeenak.
Teknika horrek irakurleari arreta handia eskatzen dio eta intriga oraino korapilatsuagoa dago. Nire ustez autoreak aurreikusitako xedea ez du lortu; azken finean istorioa arrunt nahasia dago. Ezin izan nion haria behar bezala jarraitu. Liburuak ez nau sobera asebete.