Izenburua: Haragia
Idazlea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2007
Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren bilduma hau, eta liburuko lehen kontakizunak eman dio izena: “Haragia”. Aiztoaren ahoan ebakitzeko kinkan diren pertsonaiak dituzu hemen: Bizi-aldi beri baten atarian, harreman gatazkan gainbehera, urraduran ezpala sartuta. Narratzaileak gaiztoz eta krudel gobernatzen ditu gehienetan, gupida higatu batez noiztenka.
Bi egunetan irakurri dut 12 ipuinez osatutako liburu hau. Inongo momentuan ez nau harrapatu; azterketa garaian nagoelako eta deskonektatzeko zerbait behar nuelako hartu dut liburua, batez ere. Ez zait asko gustatu.
Ez zait asko gustatu. Ez ninduen harrapatzen agian zenbait momentuetan oso gordina zelako. Agian hortik dator izenburua: haragia?